Derecho a Morir Dignamente celebra la despenalización de la muerte asistida.DHEk zaindu egingo du legea ondo betetzen dela

«Se pedirán pocas eutanasias, pero la ley beneficiará a toda la sociedad»

Derecho a Morir Dignamente celebra la despenalización de la muerte asistida, una causa que ha defendido durante 37 años

Si la ley funciona bien, se practicarán entre 4.000 y 17.000 eutanasias cada año en España (entre 200 y 800 en Euskadi), unas cifras que suponen entre el 1% y el 4% del total de fallecimientos anuales

Jueves, 18 de marzo de 2021. El Congreso de los Diputados ha aprobado por mayoría absoluta la Ley Orgánica de Regulación de la Eutanasia (LORE). La despenalización y regulación de la muerte asistida es una excelente noticia y un hito que sitúa a España entre los países más avanzados en derechos y libertades.

La legalización de la eutanasia resuelve una anomalía democrática que el país ha arrastrado durante décadas. En ninguna otra cuestión había tanta diferencia entre la opinión de la ciudadanía, mayoritariamente a favor de despenalizarla, y la legislación, que la consideraba un delito penal.

«Hoy es un día histórico para los derechos civiles», ha asegurado Javier Velasco, presidente federal de la asociación Derecho a Morir Dignamente (DMD). «Ahorrará mucho sufrimiento a muchas personas. Se pedirán pocas eutanasias, pero la ley beneficiará a toda la sociedad».

En los países donde la eutanasia es legal, su práctica supone entre el 1% y el 4% del total de fallecimientos anuales. En un año normal (sin pandemia) en España fallecen algo más de 420.000 personas, por lo que es razonable estimar que entre 4.000 y 17.000 personas decidan adelantar su muerte cada año una vez la ley esté asentada. La experiencia internacional sugiere que las cifras serán más reducidas al principio e irán en aumento según crezca el conocimiento sobre la ley entre la ciudadanía, los profesionales sanitarios y las propias administraciones.

«La eutanasia ayudará a las personas que, aquejadas de una dolencia irreversible que les provoca sufrimientos insoportables, prefieren morir a seguir viviendo una vida que ya no desean», ha explicado Velasco. «Pero también beneficiará a esa mayoría de personas que nunca pedirán una eutanasia, porque podrán afrontar su proceso de morir con más tranquilidad. En adelante, sabrán que ya no están obligadas a soportar situaciones que consideren personalmente inaceptables».

DMD vigilará el cumplimiento de la ley.

DMD celebra la aprobación de la LORE y espera que pueda ponerse en marcha con normalidad. Es una norma que cuenta con el apoyo de la mayoría de la ciudadanía en general, y de los profesionales sanitarios en particular. Las encuestas no dejan lugar a dudas. Más del 70% según una consulta reciente del CIS (y hasta el 87% según Metroscopia en 2019) apoyan la eutanasia. Los profesionales de la medicina y la enfermería respaldan esta práctica en porcentajes similares al de la población general.

Tras la legalización de la eutanasia, el papel de DMD, la única asociación del país en defensa de los derechos sanitarios al final de la vida, se vuelve más importante que nunca. La entidad ya está lista para vigilar que la norma se cumple, asesorar a quien lo necesite y denunciar sus incumplimientos. «No vamos a permitir que quede en papel mojado», ha aseverado Velasco.

Desde DMD-DHE Euskadi queremos emplazar al Departamento de Salud del Gobierno Vasco y a Osakidetza a poner en marcha todas las medidas necesarias para que a la entrada en vigor de la Ley de Eutanasia en junio sea posible asegurar que las solicitudes de eutanasia serán atendidas en plazo, asegurando todos los derechos de las personas solicitantes. Es una preparación compleja que urge poner en marcha.

El derecho a adelantar la propia muerte de manera segura y pacífica ha formado parte del debate social en España al menos desde los años 90, cuando Ramón Sampedro hizo públicos tanto su voluntad de morir como su suicidio asistido.                              

A la lucha del marino gallego se han sumado otros muchos testimonios de personas que hicieron pública su voluntad de morir. Ciudadanas y ciudadanos que sacrificaron su anonimato, a menudo aquejados de graves padecimientos, para sensibilizar a la sociedad y para impulsar el derecho a decidir cuándo y cómo morir.

En un día como hoy, DMD quiere reivindicar sus nombres y recordar que la sociedad española debe mucho a su valentía. Sin duda, la LORE existe en parte gracias a las voces de Carlos Santos, Inmaculada Echevarría, Jorge León, Carlos Gómez, Madeleine Z., Pedro Martínez, Jordi Rodríguez, José Luis Sagüés, Antonio Aramayona, Montserrat Voltà, Carlos Martínez, José Antonio Arrabal, Luis de Marcos, Antoni Monguilod, Fernando Cuesta, la familia Tellaetxe o Mª Jesús Carrasco, entre otras.

La ley de eutanasia tampoco sería hoy una realidad sin el trabajo incansable de figuras relevantes como el filósofo Salvador Pániker o del doctor Luis Montes. Ambos presidieron la asociación Derecho a Morir Dignamente durante años, fueron la cara pública de esta reivindicación y fallecieron sin ver este derecho reconocido.

La asociación Derecho a Morir Dignamente se fundó en 1984 y desde entonces asesora sobre derechos sanitarios al final de la vida e impulsa la despenalización de la eutanasia. Cuenta con más de 7.500 personas asociadas en todo el Estado y atiende gratuitamente más de mil consultas cada año.

«Eutanasia gutxi eskatuko dira, baina legeak onura ekarriko dio gizarte osoari»

DMD-DHE elkarteak ospatu nahi du lagundutako heriotzaren  despenalizazioa, 37 urtez horren alde borrokatu ondoren.

Legeak ongi funtzionatzen badu, urteko heriotza guztien %1 eta %4 artean eutanasia bidez izango dira, 200 eta 800 artean EAEn eta 4.000 eta 17.000 artean Espainian.

2021eko martxoaren 18a, osteguna. Diputatuen Kongresuak onartu du, gehiengo osoz, Eutanasia Arautzeko Lege Organikoa (LORE). Lagundutako heriotzaren despenalizazioa eta erregulazioa albiste bikaina eta mugarria da, Espainia giza eskubide eta askatasunetan aurreratuen dauden herrialdeen artean kokatzen baitu.

Eutanasia legeztatzeak konponbidea ematen dio arazo demokratiko bati, hainbat hamarkada iraun duen arazo bati hain zuzen. Gai honen inguruan beste ezein gaitan baino alde handiago zegoen herritarren iritziaren (gehienbat despenalizatzearen aldekoa) eta delitutzat jotzen zuen legeriaren artean.

«Gaur egun historikoa da eskubide zibilentzat», esan du Javier Velascok, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea (DMD-DHE) elkarteko presidente federalak. «Pertsona askori sufrimendu handia aurreztuko zaie. Eutanasia gutxi eskatuko dira, baina legeak onura ekarriko dio gizarte osoari».

Eutanasia legezkoa den herrialdeetan, urteko heriotza guztien %1 eta %4 artean eutanasia bidez izaten dira. EAEn urte arrunt batean (pandemiarik gabe) 20.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira; beraz, bidezkoa da kalkulatzea,  legea ondo finkatuta egongo denean, 200 eta 800 artean izango direla heriotza aurreratzea erabakiko duten pertsonak. Nazioarteko esperientziak iradokitzen du zifra horiek hasieran txikiagoak izaten direla, eta gorako joera  dutela, legearen ezagutza herritarren, osasun-profesionalen eta administrazioen artean hazi ahala.

«Eutanasiak lagundu egingo die gaitz sendaezin bat eta sufrimendu jasanezinak dituzten pertsonei, hiltzen nahiago dutenean bizitzen jarraitu baino», azaldu du Velascok. «Baina onura ekarriko die eutanasia inoiz eskatuko ez duten pertsona gehienei ere, lasaiago aurre egin ahal izango baitiote hiltzeko prozesuari. Aurrerantzean jakingo dute ez dutela zertan jasan pertsonalki onartezintzat jotzen dituzten egoerak».

DMD-DHEk zaindu egingo du legea ondo betetzen dela.

DMD-DHEk LORE onartu izana ospatu nahi du eta normaltasunez martxan jarriko dela espero du. Herritar gehienen babesa duen legea da, baita osasun-profesionalena ere. Inkestek ez dute zalantzarik uzten: CISren kontsulta berri baten arabera %70ek baino gehiagok eutanasiaren alde egiten dute (Metroscopíaren arabera, 2019an, %87k). Medikuntzako eta erizaintzako profesionalek jarduera horren alde ere egiten dute, biztanleria orokorraren antzeko ehunekoetan.

Eutanasia legeztatu ondoren inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da DMD-DHE elkartea, bizialdiaren amaieran osasun-eskubideen aldeko elkarte bakarra. Elkartea dagoeneko prest dago araua betetzen dela zaintzeko, behar duenari aholkuak emateko eta ez-betetzeak salatzeko. «Ez dugu onartuko legea paper errean geratzea», esan du Velascok.

DMD-DHE Euskaditik dei egin nahi diegu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari beharrezko neurri guztiak har ditzaten, ekainean Eutanasiaren Legea indarrean sartzean, eutanasia-eskaerak epearen barruan erantzungo direla ziurtatzeko, beti eskatzaileen eskubide guztiak bermatuz. Prestakuntza lanak konplexuak dira, eta lehenbailehen jarri behar dira martxan.

Nork bere heriotza modu seguru eta baketsuan aurreratzeko eskubidea Espainiako eztabaida sozialaren parte izan da 1990eko hamarkadaz geroztik gutxienez, Ramón Sampedrok hiltzeko nahia eta lagundutako suizidioa burutzeko asmoa jakinarazi zituenetik.

Galiziako marinelaren borrokari beste lekukotasun asko gehitu zaizkio, hiltzeko nahia aditzera eman duten lekukotasunak. Beren anonimatua sakrifikatu zuten herritarrenak, askotan sufrimendu larriak pairatzen zituzten bitartean, gizartea sentsibilizatzeko eta noiz eta nola hil erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Halako data seinalatuan, DMD-DHEk pertsona horien izenak eta izan zuten ausardia  gogorarazi nahi ditu. Ezbairik gabe LORE martxan dago, hein batean, haiei esker: Tellaetxe sendia, Carlos Santos, Inmaculada Echevarría, Jorge León, Carlos Gómez, Madeleine Z., Pedro Martínez, Jordi Rodríguez, José Luis Sagüés, Antonio Aramayona, Montserrat Voltà,  Carlos Martínez, José Antonio Arrabal, Luis de Marcos, Antoni Monguilod, Fernando Cuesta eta Mª Jesús Carrasco beste batzuen artean.

Eutanasiaren legea ere egun ez litzateke errealitate izango Salvador Pániker filosofoaren edo Luis Montes doktorearen lan nekaezinik gabe. Biak izan ziren urte luzez Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko buru, baita aldarrikapen honen alderdi publikoa ere, baina hil ziren eskubidea onartuta ikusi gabe.

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartea 1984an sortu zen, eta ordutik hona bizialdiaren amaierako osasun eskubideei buruzko aholkuak ematen ditu, eta eutanasiaren despenalizazioa bultzatu. Estatu osoan 7.500 bazkide baino gehiago ditu eta urtean mila kontsulta baino gehiago erantzuten ditu doan.

.



Categorías:GUNE IREKIA (Información de Entidades Ciudadanas)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: