ARALARREKO PISTAK/ PISTAS EN LA SIERRA DE ARALAR

GIPUZKOAKO MENDI ELKARTEEN ADIERAZPENA ARALARGO PISTEN INGURUAN

I.- Sarrera

Aralarko mendilerroa mendi ertaineko eremu bat da, balio geologiko eta geomorfologiko nabarmenak dituena. Azalera murritza duen erliebe menderatzailea da, nagusiki karstikoa, non euri-urak sakoneran iragazten baitira Iurpeko erreka eta iturburuak sorraraziz. Lurpeko sare hidrikoak ez du auto-arazketarako gaitasunik. Hori dela eta, Aralarreko eremua oso zaurgarritzat dago kalifikatuta lurpeko akuiferoak kutsatzeari dagokionez.

Halaber, Euskal Herriko serie jurasiko osoena dago bertan, egitura tektoniko eredugarria, glaziar kuaternarioko aztarnekin eta balio pedagogiko oso handiaz. Gainera, Kantauri – Mediterraneo bereizten dituen banalerroko zatia da Aralar eta, horren ondorioz, natural aldetiko balio handiko ingurunea da, fauna eta florari dagokionez aberastasun handikoa, Europa mailan babestutako habitatak barne dituena. Orobat, mendi enblematikoa da, euskal irudikarian balio kultural izugarria duena.

Horren guztiorren ondorioz, Aralar oso eremu sentsible eta zaurgarria da giza jardueraren aurrean, eta babestutako espazio naturafaren agiria jaso du, Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremu kategorietan, Natura 2000 Europako sare ekologikoaren barnean.

Artzaintza bertako jarduera ekonomiko gailena izan da, bestelako jarduera garrantzitsu batzuk ahantzi gabe, esate baterako, meatzaritza, ikazkintza eta baso-ustiapena, azken horiek dagoeneko desagertuak Mendilerroaren ingurunetan, baina beren isla utzi dutenak oinordetzan hartutako paisaian. Artzaintzak arbasoen ustiapen modua mantendu du duela urte gutxira arte. Berriki horretara dedikatzen diren pertsona kopuruak behera egin badu ere, abere kopurua ez da murriztu, izan ere, artaldetako buru kopurua areagotu egin da. Halaber, denbota partzialeko abeltzaina agertu da. Hala, hark larreak erabiltzeko bere eskubidea baliatuz, Mendilerroan abere-buru gehiago ditu, bere jarduera nagusiaren osagarri modura diru-sarrerak ematen dizkiona.

Ardien artzaintzak nolabaiteko oreka mantendu du Aralarreko sistemarekin. Egungo abeltzaintza-ustiapenaren ondorioz akuiferoetako uraren kalitatea murriztu egiten da, higadura-fenomenoak sortzen dira eta Iurrak ez dira horren aberatsak. Haatik, indarreko araudiarekin eta Mankomunitateak ingurunearen gainean burutzen izan dituen esku-hartzearekin inpaktu horiek itzulgarriak dira.

Pisten hedapenak inpaktu garrantzitsu eta ítzulezina izan dezake.

Pistak hedatzeko proiektuarekin goitik behera aldatzen da mendi ertaineko ingurune zaurgarri batekin orekatua den artzaintzaren kontzeptua. Halako tamaina duen proiektuak berekin dakar Aralarreko espazioa abettzaintza-ustiapena nagusi duen Iurralde bilakatzea.Eraldaketa horrek ez du atzera bueltarik eta, hala ere, proiektuak ez du ingurunearen gaineko erresilientziari eta halako ezaugarriak dituen esku-hartze bat hartzeko ahalmenari buruzko aurretiko azterketarik

Proiektatutako esku-hartzea ez dago balio handia duen, sentsiblea den eta ingurunean aldaketak hartzeko ahalmen urria duen espazio natural bat hobetzeko pentsatuta. Aitzitik, azpiegitura horren garapenarekin soilik abeltzaintza-ustiapena .areagotzea bultzatzen da, Parke Naturalaren irudiarekin bateraezina dirudien prozesu bat. Horrela, gizartearen zati garrantzitsu bati muzin egiten zaio, ingurumen-narriaduraren aurka sentsibilizaturik dagoena eta kalitatezko espazio naturalak egotea beharrezkotzat jotzen duena, batez ere, biztanleriari dagokionez dentsitate handikoa den gure Iurraldean.

Gainera, derrigorrez azpimarratu behar da Aralar erliebe menderatzailea dela eskualdean. Horrek bisualki ahultasun handia inplikatzen du, obrak sorraraziko lukeen paisaia aldetiko inpaktu handia hartzea ekidingo lukeena. tnpaktu horrek Mendilerrora sartzen diren mendizale eta txangozaleengan ez ezik, inguruko herrietako biztanleengan ere izango luke eragina, izan ere, Goroskintxu-Elutxeta-Saltarri-AIotza pistak Oriako haraneko leku gehienetatik ikusten den Mendilerroaren paisaia enblematikoa aldatzea ekarriko luke.

Azkenik, ezinbestekoa da Aralarrek duen balio kultural eta sentimental handia kontuan hartzea, mitoak eta elezaharrak barneratzen dituena, izan ere, etorkizuneko belaunaldientzat zaindu behar dugun pasaia etalurralde bati dagokion ondare ez materiala da.

2.- Adierazpena

*Tamaina honetako esku-hartze batek dituen eraginak ezagututa, Aralarko Natur-Parkearen kudeaketak etorkizun bideragarria berma dezan, sektore guztien arteko partaidetza prozesu ireki bat zabaltzea eskatzen dugu.

*Aralar bezalako ingurune ahul eta hauskorrean aurreikusita dauden azpiegiturak jasateko gaitasuna aurreikusteko Gipuzkoako Foru Aldundiari azterketa zientifiko sakona eta zehatza egin dezan eskatzen diogu.

*Era berean, Aralarren egiten diren aktibitate ekonomikoen azterketa sozio-ekonomikoa egitea eskatzen diogu Gipuzkoako Foru -Aldundiari.

*Gurea bezalako gizarte heldu eta informatuak egokiak jotzen dituen erabakiak modu demokratiko batean har ditzan, proiektuaren norainokotasuna eta helburuei buruzko informazioaren gardentasunaren premia azpimarratzen dugu.

*Aipatutako azterketak egin eta parte hartze prozesua bukatu arte Pisten obrak eta etorkizunerako aurreikusita dauden proiektuak gelditzea eskatzen dugu.

*GMFren estatutuetan jasoa dagoen bezala, Natur guneen eta bereziki Aralarko Parke Naturalaren kontserbazioaren defentsan parte aktiboa izango gara.

*Gipuzkoako Mendizale Federazioari dokumentu hau Batzar Nagusietako talde politiko guztiei eta Foru Aldundiko gobernuari bidali diezaien eta bere web orrian argitaratu dezan eskatzen diogu.

Donostian, 2017ko maiatzaren 18an

 

 

DECLARACIÓN DE LOS CLUBES GUIPUZCOANOS DE MONTAÑA SOBRE LA PROBLEMÁTICA DE LAS PISTAS DE ARALAR

1.- Introducción

La Sierra de Aralar es un espacio de media montaña con destacados valores geológicos y geomorfológicos. Se trata de un relieve dominante de superficie reducida, eminentemente kárstica donde el agua de la lluvia se infiltra en profundidad para dar lugar a ríos subterráneos y manantiales. La red hídrica subterránea no tiene ninguna capacidad autodepurativa, y es por ello que el área de Aralar está calificada como muy vulnerable a la contaminación de los acuíferos subterráneos.

También presenta la serie jurásica más completa de Euskal Herria, una estructura tectónica ejemplar con huellas de glaciarismo cuaternario y con enorme valor pedagógico. Además, Aralar forma parte de la divisoria Cantábrico — Mediterránea y en consecuencia deriva un entorno de gran valor naturalístico, con importante riqueza de fauna y flora e incluyendo hábitats protegidos a nivel europeo. Es asimismo una montaña emblemática de
Gran valor cultural en el imaginario vasco.

Todo ello hace que Aralar sea un espacio extremadamente sensible y vulnerable a toda actuación humana y que haya sido acreditado como espacio natural protegido, bajo la doble categoría de Parque Natural y de Zona Especial de Conservación de la red ecológica europea Natura 2000.

El pastoreo ha sido la actividad económica predominante, sin olvidar actividades más impactantes como minería, carboneo y explotación forestal, estas últimas ya desaparecidas del entorno de la Sierra, pero que dejaron su impronta en el paisaje heredado. El pastoreo ha conservado las formas de explotación ancestral .hasta hace pocos años. Recientemente, la disminución del número de personas dedicadas a ello no ha reducido la carga ganadera, puesto que han aumentado el número de cabezas de los rebaños. También ha aparecido la figura del ganadero a tiempo parcial que, haciendo uso de su derecho a los pastizales, tiene en la Sierra un mayor número de cabezas de ganado que le proporciona ingresos complementarios a su actividad principal.

El pastoreo de ovejas ha estado en cierto equilibrio con e sistema de Aralar. La explotación ganadera actual produce un detrimento de la calidad del agua de sus acuíferos, fenómenos erosivos y suelos empobrecidos. Sin embargo, estos impactos son reversibles con la regulación vigente y con la actuación que sobre el medio ha realizado hasta ahora la Mancomunidad.

La expansión de pistas podría tener un impacto importante e irreversible

Este proyecto de expansión de pistas cambia radicalmente el concepto de actividad pastoril equilibrada con un medio vulnerable de media montaña. Un proyecto de esta envergadura implica la conversión del espacio de Aralar en un territorio cuyo uso principal es la explotación ganadera, Se trata de una transformación potencialmente irreversible y sin embargo, el proyecto carece de un previo análisis de la resiliencia del medio y de la capacidad de acogida de una intervención de tales características.

La intervención proyectada no está pensada para mejorar un espacio natural de alto valor, sensible y con escasa capacidad de acogida de alteraciones de su entorno. Por el contrario, dicho desarrollo de infraestructura únicamente promueve la intensificación de la explotación ganadera, un proceso que parece incompatible con la figura de Parque Natural. Se ignora con ello a una parte importante de la sociedad, que está sensibilizada contra la degradación ambiental y que considera necesaria la existencia de espacios naturales de calidad, particularmente en un territorio densamente poblado como el nuestro.

Además, es necesario remarcar que Aralar es un relieve dominante en la región. Esto implica una gran fragilidad visual que le impediría absorber el fuerte impacto paisajístico que la obra generaría. Dicho impacto afectaría no solamente a montañeros y excursionistas que accedan a la Sierra, sino también a los habitantes de las poblaciones cercanas, ya que la pista Goroskintxu- Elutzeta- Saltarri – Alotza alteraría el emblemático paisaje de la Sierra que se ve desde la mayor parte del valle del Oria.

Finalmente, es necesario tener presente el valor cultural y sentimental de Aralar que, envuelto en mitos y leyendas, es patrimonio inmaterial ligado a un paisaje y un territorio que debemos preservar a las futuras generaciones.

2.- Declaración

*Una intervención de tal impacto requiere un proceso abierto de participación entre todos los sectores implicados con el fin de asegurar un futuro ecológicamente viable para la gestión del Parque Natural de Aralar.

*Solicitamos a la Diputación Foral de Gipuzkoa que se realice un estudio científico riguroso para determinar la capacidad de acogida de las infraestructuras planteadas en un medio tan sensible como Aralar.

*Solicitamos a la Diputación Foral de Gipuzkoa que se realice un estudio socioeconómico para valorar el alcance de todas las actividades económicas desarrolladas en el parque.

*Insistimos en la necesidad de transparencia en la información sobre el alcance y propósitos del proyecto, para que una sociedad madura e informada como la nuestra pueda tomar las decisiones que considere de forma democrática.

*Solicitamos, hasta que los estudios solicitados sean elaborados y el proceso participativo haya concluido, la paralización de las obras en ejecución y los proyectos planteados a futuro.

*Tal y como se recoge en los estatutos de la GMF, seguiremos siendo parte activa en la defensa de la conservación de los espacios naturales y en especial, en defensa del Parque natural de Aralar.

*Solicitamos a la Federación Guipuzcoana de Montaña que entregue este documento a los grupos políticos de las Juntas Generales, la Junta de Gobierno de la Diputación Foral de Gipuzkoa y se hago público en la web de la federación.

San Sebastian, a 18 de mayo del 2017

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s